gainbalio patriotikoa
Uste dut aurki konturatuko dela jendea literatura-itzultzailearen balioaz: literatura-itzultzaileak (onak) goseak edo etsiak hilda desagertzen direnean, hain zuzen. Gauza ageria da gainbalio patriotikoa dela, nahita zein gogoz bestera, oraingo idazleen gainbalio nagusia, eta horregatik ematen zaiela halako prentsa-hots hipokrita, beren obren berezko balio eta balioespena gorabehera. Haren aldean, paria hutsa da itzultzailea, kontrabandista apatrida bat, nazioaren ohorea gizentzeko ezdeusa. (Juan Garzia. Volgako Batelariak, 2007-11-28)