tiraden murrizketa (1)
Gertatzen dena da gurean ehun galtzea eta espainolez mila galtzea ez dela gauza bera. Ziurrenik gurean ehun galtzeak inportantzia handiagoa du. Zergatik? Bada errentagarritasuna dagoelako jokoan. Liburu askorekin gertatzen da defizitarioak direla abiapuntuan bertan. Denak defizitario bihurtzen badira, ezingo da ediziorik egin. Momentu batetik aurrera edo prezioa izugarri igotzen da edo edizioak erabat subentzionatzen dira, baina edizio sano bat nahi badugu, tiraden beheranzko joera horrek geratu beharra dauka. Bestela edizioa ezinezko bihurtuko da. (Joan Mari Torrealdai. Berria, 2007-11-28)