erosketak eta subentzioak
[Eusko Jaurlaritzaren] laguntza hori liburutegiak hornitzeko sistema ona da, baina ez edizioak indartzeko. Filtro batzuk jarri beharko lirateke. Titulua da darabilten kriterio bakarra, baina titulu horien kalitatea ez da aintzat hartzen. Gero liburu hori hurrengo egunean ez duzu inon zabalduta ikusten, Jaurlaritzak hornitzen dituen liburutegietan ez besterik. Horrek ez du balio kultural handirik. Bestelako laguntzak behar dira, edozein enpresatan planteatzen direnen modukoak. Kontsumoa areagotzeko sustapen bide sendoak markatu behar dira. Hori guztia liburuari laguntzea da. Ale batzuk erostearekin ez da nahikoa. (Joan Mari Torrealdai. Berria, 2007-11-28)