kontzentrazioa

Argitaletxe enpresen kontzentrazioa gertatu da. Euren artean lehia gogorra zeukaten hiru argitaletxe enpresa handienak –Planeta, Enciclopedia Catalana eta Grupo 62– batu egin dira talde bakarrean. Horiek zenbait argitaletxe xurgatu zituzten aurrez. Beraz, orain egoera berri baten aurrean gaude, baina egoera honetan denbora gutxi daramagunez ezin dugu oraindik baloraziorik egin. Hala ere, ziur gaude Kataluniako ekosistema literarioan aldaketak eragiten ari dela. Adibidez, puntako autoreak hiru argitaletxe horien artean jokatzera ohituta zeuden euren lanak ahalik eta baldintza onenetan argitaratzeko. Orain autore katalanek ez dute aukerarik izango argitaletxeekin negoziatzeko. (Guillem-Jordi Graells, Katalanez idazten duten idazleen elkarteko presidentea. Berria, 2007-11-20)