Coca-Colaren izenean
Juan Luis Zabalak esan zuen: “Begien bistakoa da Euskadi Sariek, egun dauden egoeran, ezinezkoa dutela berez dagokien xedeari erantzutea: urteko produkzio osoa aintzat hartuz, arlo bakoitzeko liburu onena nabarmendu eta saritzea”; eta nik diot ezinezkoa izan dutela beti, beren kriterioa kontratatu dute eta fidel izaten saiatuko dira gehienez epaimahaikideak, nahikoa. Eta diot baita ere ez genukeela idazleok horretaz kezkatu behar, liburua ez delako gurea, egin dezatela nahi dutena berarekin Eusko Jaurlaritzak eta Coca-Colak nire izenean ez bada. (Uxue Apaolaza. Sariak erregutuz, Berria, 2007-11-18)