kontsumozko Durango
Bai, azoka bat da Durangokoa. Erosleak beharrezko dira. Baina ez al luke askoz gehiago izan behar? Azokaz gain, euskal kulturaren parte handiena mugitzen duen iparrorratza da. Eta kulturgintza ezin du kontsumoak bakarrik mugitu, ezin da halakorik ulertu, halakorik sinistu. Durangoko azokak, beraz, badu beste ardura bat. Ez da soilik liburuen eta diskoen erakusleiho bat. (Ainara Gorostitzu, kazetaria. Durangoko azoka, biluzik; Berria, 2007-10-09)