sinpletasun konplexua
Errealitatea konplexua dela onartzen badugu, zergatik tematu gauzak sinpletasunez adierazten dituen literatura bat aldarrikatzen? Hitzen bidez antz ematen dugu errealitatea. Arrazoiari begiratuta gai gara esateko errealitatea anitza eta konplexua dela, baina gure jardun literarioa eraikitzean, antz ematen dugun errealitate hori sinpletzera jotzen dugu, errealitatearen izaera bera ukatuz. Nor ote da sinplea, errealitatea ala gu? Edo, akaso, irakurlea ergel samarra dela uste dugu, eta xehetuta eman nahi diogu errealitatea, konturatu gabe horrela errealitate berari iruzurrik handiena egiten ari gatzaizkiola? (Aritz Gorrotxategi. Irakurleari iruzur, El Diario Vasco, 2007-10-05)