liburu-denden politika
Literatura ereduaz, kanonaz eta bestelako hitz totem eta tabuez hainbeste ari garen honetan –otu zait– liburu-denden politikaz ere berba egitea ez legokeela gaizki. Euskal argitaletxeetako arduradunei galdetzea, adibidez, zer iruditzen zaien kaleratzen duten guztia “Euskal Gaiak” atalean bai ala bai sailkatu behar hori, izan zientzia fikziozko nobela, poesia pornografikoa ala mahai herrenaren luzapen ortopediko izateko sortutako hiztegia. Hizkuntzarengatik bakarrik edo hemen argitaratuak izateagatik bakarrik. Ze Atxagaren nobelak, espainolera itzulita, “Novela” atalean aurkitu ditut. Baina euskaraz bada, beti da “Euskal Gaia”. (Gorka Bereziartua. Lost in the superbookmarket, Eremulauak, 2007-09-18)
ohar orobatekoa. Ikus eraginkortasuna sarrera (2007ko uztaila) Hiztegi honetan bertan.