Kritika Sariak azken 25 urtean
euskarazko poesia eta narratiba liburuei
OHARRA: 2007ko poesia saria: Rimmel, Koldo Izagirre;
idazleak uko egin dio sariari
Zaila da jakiten Espainiako Kritika Sariak benetakoak diren edo ez. Hauxe izan ohi da saria “jasotzeko” prozedura:
- liburu sarituaren idazleak deiak izaten ditu hedabideetatik
- kazetariek argituko diote: “berri agentzia batetik iritsi zaigu albistea, Kritika Saria irabazi duzu”
- kazetariek esango diote: “galdera batzuei erantzungo diezu?”
Idazleak erantzuten du: “ez didate saritua izan naizenik esan”. Eta ondoren idazleak pentsatzen du: “tira, hurrengo egunen batean jakinarazpen ofizial bat bidaliko didate”. Egunak pasa eta ezer ez. Ez telefono dei bat, ez gutun bat, ez mail bat.
Sariaren antolatzailea Asociación Española de Críticos Literarios izenekoa da. Urtero biltzen dira hiriren batean, eta hogeita bat lagunek osatzen dute epaimahaia:
- elkarteko zuzendaritzakoak: 7
- bazkideen artean zozketa eginda: 7
- hedabide aukeratu batzuen izenean beste: 7
Hogeita bat horien artean, epaile bana galego, katalan eta euskararentzat. Hemezortzi epaile gaztelerarentzat.
Asociación Española de Críticos Literarios delakoak Bartzelonako Ateneoan omen du egoitza. Telefonoz deituta honela dio erantzungailuak: “Associació Col.legial d’Escriptors de Catalunya-ra deitu duzu”.
Ez argitalpenik, ez web orririk. Elkarte pribatu ikusezina dirudi. Elkarte sekretua ote da?
Prentsa hemerotekagatik ez balitz, Kritika Sariak ez dira existitzen.