gardentasuna

Galtzagorrik azkeneko lauzpabost urteetan hartu du parte Euskadi Sarietan. Jaurlaritzatik deitzen digute eskatzeko Galtzagorriko bazkide batzuk egon daitezen haur eta gazte literaturaren arloko epai-mahaian. Guk orduan elkarteko kideengana jotzen dugu, lan hori egiteko prest dagoen jendearen bila. (Asun Agiriano, liburuzaina, Galtzagorri elkarteko lehendakaria. Berria, 2007-03-31)

ohar xalotasunezkoa. Beraz, duela hilabete Hiztegi honetan bertan BATZORDEAK EMATEN DUEN SEGURTASUNA sarrerari erantsitako oharrean genioena are gardenago erakusten digu Galtzagorri elkarteko lehendakariak berak: Jaularitzak dei egiten dio webaren lehen orrian Jaurlaritzaren ikurra daukan elkarteari, epaile batzuk bil diezazkion bere sarietarako. Ez genuen uste horren demokratikoa zenik epaileketa.