ardi galduak
Utikan agiriaren sinatzaileek, proposamenak bideratzeko, Euskal Idazleen Elkartearen bidez egin behar dutela ere adierazi zuen IƱaki Gomezek, “baina guri elkarteak ez digu inolako proposamenik egin oinarriak aldatzeko”, gaineratu zuen. Fito Rodriguez Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) lehedakariak “harriduraz” hartu ditu Jaurlaritzako zuzendariaren adierazpenak “lehenengo eta behin, Utikan manifestua sinatu duten gehienak ez direlako EIEko kideak”. (Fito Rodriguez EIEko lehendakariak Ion Orzaizi. Gara, 2007-03-17)
ohar kontaduriazkoa. EIEko lehendakariak Utikan Euskadi Sariak manifestua sinatu duten gehienak EIEko kideak ez direla zioen egunean bertan egindako zenbaketak eman digu 35 sinatzaileetatik 25 direla EIE elkarteko kide edo bazkide. Beraz, EIEko datuak oker edo eguneratu gabe ez badaude behintzat, Utikan manifestuaren sinatzaileen %71′42a da EIEko kide edo bazkide. (Kontaduria egiteko, bi iturriok erabili ditugu: EIEren web ofiziala, http://www.idazleak.org/idazleak.htm helbidea zehazki, eta BAZKA honetan daukazun Utikan esan dute ataleko Utikan Euskadi Sariak, hortxe dago sinatzaileen zerrenda).